Bere azken lanak EITB-rentzat izan dira, Bideo Editore bezala "Naufragoak", "SOS Kantak Arriskuan", "Herri txiki infernu handi", “Baserria”, "Biba Zuek", "Ez da posible", "Gure Kasa", "Itxi liburuak" eta "Izan Invictus" -en (etb1). "Ene kantak"-en (etb3), ere bai. Eta Errealizazio laguntzailea bezala "Yo sé más que tú" eta "Qué me estás contando"-n (etb2).

Lehenago Antena 3, La Sexta, Nova, Tele5-rentzat (Bainet): "Karlos Arguiñano", " Hoteles con Encanto", "Bricomania", "Decogarden", "El Sabor es Ciego", etab, Bideo Editorea, Postproduktorea eta Errealizazio laguntzailea bezala.

Telebistarako egiten dituen lanez gain, Freelance bezala lanak aurrera ateratzen ditu honako bezero hauekin: K2000, New Media, Hostoil, Donostiako Zinemaldiko teknikako saila, DSS2016, Arteleku, film laburretan ("for The Good Times" Kimuak 2017), etab.

2001tik 2003ra nazioarteko esperientzia lortzen du Londresen, lehenik Framestore-n eta, ondoren, Dubbs-Eyeframe-n (PREMIERE), VTR eta Multimedia Operadore bezala (Londoneko ekoizle gehienentzat lanak eginez).

Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolan Ikus-entzunezko Errealizazioa ikasten du (1993-96).  Ikasketak Cedecon-n (Madril) jarraitzen ditu, Multimedia Produkzioetako Master bat eginez..

Prestakuntza aldizka zabaltzen du AVID, After Effects, Final Cut Pro X eta DaVinci Resolve ikastaroekin.

Aditua

  • - AVID
  • - Final Cut Pro X
  • - Adobe Premiere
  • - After Effects
  • - Photoshop